Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Abian dira eguerdietako eskolaz kanpoko ekintzak ere

2022/10/20

Abian dira eguerdietako eskolaz kanpoko jarduerak ere. Urrian sartzearekin batera jarri dira martxan yoga, robotika eta antzerki tailerrak.

Modu honetan, ikastolak, kirolaz gain, bestelako eskaintzak ere eskura jartzen dizkie interesa duten LHko ikasleei.

Arrakasta gehien, LH1-2 eta 3koen artean izan du ekimenak eta beraz, taldeak osatuta, martxan dira astero, ordubete irauten duten saio horiek.

Tailer horiek, arlo horretan trebatuta dauden profesionalek ematen dizkie.