Orioko Herri Ikastolan ingeleseko saioetan buru belarri aritzen dira ikasleak proiektuan murgilduta.
Oraingo honetan, ingeleseko proiektuari amaiera ezin hobea emateko, LH3ko ikasleek “Lemon cake” bizkotxoak egin dituzte ikasgelan. Eraikinean zehar usan ederra zabaldu da beste guztien gozagarri.
Egitekoak ondo banatuta zituztenez, bakoitzak bere eginbeharrekoak ezin hobe burutu ditu eta gauzak horrela, emaitza bikaina dastatzeko aukera izan dute ikasleek eta egiari zor, baita irakasleek ere!