OriokoIkastola

Ate irekiak urtarrilaren 16an. Eman izena!

Ikastola gertutik ezagutu nahi duen ororentzat Orioko Herri Ikastolak ateak zabalduko ditu urtarrilaren 16an, larunbatean, goizeko 9:3Otatik 13:00ak bitarte. Jende pilaketak ekiditeko, 3 txanda antolatu dira. Bertaratzen direnek zuzeneko informazioa eskuratu eta Ikastolako txoko guztiak ezagutzeko aukera izango dute. 

Sexu heziketa saioak DBH 2. mailan

Sexu heziketa saioak DBH 2. mailan
 

DBH 2. mailako ikasleek LILIMA sexu heziketa eta aholkularitza elkarteak eskainitako saioak izango dituzte aste honetan zehar. Sexualitatea modu zabal batean landuko dute: aniztasun sexuala, sexualitate motak, estereotipoak, mitoak… besteak beste. Era berean, adin horretan sortzen diren zalantzak argituko dituzte denen artean, eta auto-estimua, gogo sexuala eta harremanei buruzko hausnarketak egingo dituzte.

RSS - OriokoIkastola-era harpidetu