Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Antzerkiaz gozatzen DBH1en!

2022/11/03

Kultura Eskolaren eskutik DBH1eko ikasleek Sekretu Polita antzezlanaz gozatzeko aukera izan dute ikastolan.

Kultura Eskola, Etorkizuna Eraikiz programaren barruko proiektu esperimentaletako bat da artea eta kultura-ondarea ezagutzeko nerabeei zuzendutako ekimenak jasotzeko eta zabaltzeko gunea da. Beraien helburua da 12-16 urteko gazteentzat kultura eta artea beraien zaletasunen parte izatea. Hau, beti ere, begirada kritiko batekin

Hau horrela, DBH1koek gaur goizean Sekretu Polita ikusteko aukera izan dute. 80. hamarkadan transexualitatearen inguruan zegoen ezjakintasuna lantzen du lanak eta gaur egungo eta garai horretako trataera sozialaren konparaketa egitera bultzatzen ditu ikasleak.

Hona hemen sipnosia eta bideotxo bat:

Laurogeiko hamarkadaren hasieran, transexualitateari buruzko ezjakintasunaren ondorioz, emakumez jantzitako gizon bat ikusteak, baita alderantzizkoak ere, kabaret baldar edota txistetzat jotzen zen. Oro har, txantxaz betetako bitxitasuna. Baina zer gertatuko litzake, ustez mozorrotua dagoen pertsona hura, inoiz baina gehiago bera sentituko balitz? Zer gertatuko litzateke hasieran barregarritzat hartzen genuen hori, inondik inora horrela izango ez balitz?

Trailerra