Asteartean LH5. mailakoak Amets bat proiektuko ekintzetan parte hartu zuten. Amets bat proiektua, kirol, heziketa eta gizarte programa bat da.
Real Sociedad Fundazioak eskuzabalik hartu zituen eta beraien instalazioak erakutsi zizkien. Ilusio handia egin zien ikasleei eta asko gozatu zuten bisitaz. Arratsaldean, Chillida Lekun, Eduardo Chillidaren unibertsoa deskubritu zuten. Bertan, eskulturak behatu eta artistaren munduan murgildu ziren: eskultorearen ideiak ezagutu zituzten, erabilitako materialen ezaugarriei buruz ikasi zuten eta obrak gertutik ikus eta ikutu zituzten.