Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Proiektuari amaiera emateko, olinpiar jokoak antolatu dituzte LH4koek.

2022/11/10

LH 4. mailako ikasleak ikasturteko lehenengo proiektuan lokomozio-aparatua aztertzen aritu dira, baita ariketa fisikoa egitearen garrantziaz jabetu ere. Halaber, kirolarekin lotutako jarrerei buruz hausnartu dute. 

 

Proiektuari amaiera polita eman diote: olinpiar jokoak antolatu dituzte plazoletan. Desfilearekin hasi, beroketekin jarraitu, eta ondoren, eurek prestatutako jolasez gozatzeko aukera izan dute; luzaketekin amaitu dute jarduna.