Azken asteetan, astelehen goizero hitzordu garrantzitsua dute LHko ikasle guztiek. Mihiluze telebista programaren gisako lehiaketa jokatzen ari dira.
Ordu berdinean, bakoitza bere gunean, aste horretan egokitzen zaizkien frogak erantzuten aritzen dira.
Lau froga mota izaten dituzte: galdera-erantzunak, bikoteak osatzeko jolasa, eroglifiko bat asmatzea eta azkenik, abesti edota esaera zahar baten jarraipena asmatzea.
Behin erantzunak emanda, emaitzak egiaztatzen dituzte eta horren arabera, puntuak banatu. Gela bakoitzeko talde irabazleak, final handia jokatuko du Euskararen egunaren bezperan eta bere gelakoen ordezkaritzaren izenean arituko da.
Aitzakia paregabea izaten ari da euskaraz jolastuz Orioko zein Euskal Herriko hainbat jakintza barneratzeko.