DBH 1eko gaztelaniako proiektuari amaiera emateko, DBH 1eko ikasleak LH 2ko haurrei ipuinak kontatzera joan dira.
Lehen ebaluaketa honetan, gaztelaniako arloan, ikasleek ipuinak landu dituzte: ipuin tradizionalen jatorria, egitura, ezaugarriak eta hauen eraldaketa teknikak ikasi dituzte. Modu berean, irakurketa ozena lantzeko astia ere izan dute. Proiektua amaitzeko, talde bakoitzak ipuin tradizional baten gaur egungo bertsioa idatzi du.
Ipuin tradizionalen ikuspegia aldatzeko unea iritsi zitzaienean, gaur egungo baloreetan oinarritutako ipuinak sortzeari ekin zioten: El ceniciento, La bella despierta, Los cuatro rechonchitos… izan dira sortutako ipuinen izenburu batzuk. Hauetan, emakume eta gizonen arteko rolak, familia egitura ezberdinak edo identitate aniztasuna izan dira jorratutako gaiak.
Aste honetan bertan proiektuaren bukaerara iritsi dira eta ikasle guztiek LHra egin dute bisita. LH 2ko haurrekin elkartu eta talde txikian, goxo-goxo, ipuinak kontatu eta ulermen jolas batzuk egiten aritu dira. Benetan polita izan da ikasle guztien artean sortutako giroa sentitu eta ikustea!