Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Kultura aniztasuna landu dute LH4ean eta LH2koentzat azoka prestatu dute.

2022/12/22

Ikastolan geroz eta aniztasun handiagoa dugu, eta ikasleengan elkarren arteko errespetua sustatzeko asmoz, LH4koek kultura aniztasunari buruzko proiektua landu dute. Proiektuari esker, kultura desberdinak hobeto ezagutzeko aukera izan dute.



 

LH4ko ikasleek Maroko, Brasil, Katalunia, Espainia, Frantzia, Argentina, Senegal, Extremadura, Ukraina eta Mongoliako jantzi, jaki, txanpon eta bestelako informazioarekin stand-ak antolatu dituzte 2. mailako ikasleentzako. 

Proiektua oso aberatsa izan da, batzuk besteen kulturak hobeto ezagutzeko aukera izan baitute eta, gainera, guraso asko etorri baitira geletara. Ikasleek asko-asko ikasi eta gozatu dute. 

Gora kultura aniztasuna!