Azkenean iritsi da! Aste guztian zain egon ondoren, harrera goxoa egin die HH eta LH lehen zikloko ikasleek.
Kontu kontari ibili dira zenbat lan izaten duten urte sasoi honetan Olentzero eta biak. Naporekin etorri dela eta kotxeekin beldurtu denez, tren geltoki azpian utzi behar izan duela ere kontatu die.
Ikasleek prestatutako gutuna eman die, Ikastolarako ongi etorriko zaizkien materiala, mahai jolasak… eskatuz. Hala ere, eskatu bakarrik ez, eskaini ere egin diote, hain zuzen ere Mari Domingiren abestia eta baita Euskaraldiko koreografia ere dantzatu baitie.
Liluratuta begira egon dira berari begira haurrak…a ze magia sortzen den egun hauetan…