LH2koak munduari bira ematen dabiltza azken boladan. Beraien proiektua, "munduari bira 80 egunetan" pelikulan oinarritzen da eta hau horrela, herrialde desberdinak bisitatu nahi dituzte, herrialdeen kokapena, ohiturak, bitxikeriak... zeintzuk diren ikasiz.
Pelikulan ordea, herrialde batetik bestera igarotzeko garraiobide desberdinak hartzen dituzte eta horri lotuta, garai bateko trenak ikusteko aukera paregabea izan dute gaur Azpeitiako tren museoan.
Oso ondo pasa dute! Eguraldiak gehiegi lagundu ez badie ere, Azpeitiko frontoian bazkaldu eta parke estalian ibili baitira jolasean.
Fitxategiak