Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Herri txiki altxor handi

2023/02/09

Herri txiki altxor handi proiektuari ekin diote LH 5.mailako ikasleek.

Gure kulturak eta hizkuntzak mendeetan zehar bizirik nola iraun duten ezagutzea, beste komunitate bat ezagutu eta munduko hizkuntzen egoera aztertzea eta beste hainbat helburu biltzen ditu proiektu honek.

Jason eta Emily Coon, gure ikaslea den Cooper Coonen gurasoek, bisita egin die eta emandako datu, informazio eta bizipenek proiektua borobiltzen lagundu die. 

Familia eredugarria benetan, aupa zuek eta aupa euskara!