Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Zorione Mendez ikasle ohia LH4ko eta DBH4ko ikasleekin sormena lantzen aritu da

2023/02/10

Aurtengo ikasturtean ere, Zorione Mendez ikaslea ohia Ikastolara etorri da bisitan LH4ko eta DBH4ko ikasleekin somena lantzera.

Zorione oriotarra da eta Arte Ederrak ikasi zuen; arlo horretan hainbat proiektu izan ditu eskuartean, eta berarekin artearen inguruan hausnartu eta esperimentatzeko aukera izan dute gure ikasleek hainbat aldiz. Oraingo honetan, ikasleekin sormena lantzea izan da helburua.

Zorionek desagertzear dauden hegazti eta narrastien liburuak ekarri ditu, eta horiek oinarri hartuta, beraien animalia propioak sortzeko eskaria egin die ikasleei. Gero, hauei gizaki edo beste animalien ezaugarriak txertatu dizkiete eta ondoren, hauek erditik banatu eta animalia berriak sortu dituzte horma-irudi handi batean, denek batera. Talde lanean, denen artean lan artistiko izugarria egin dute.

Lanketa oso aberasgarria izan dela adierazi du Mendezek, eta baita ikastolako ikasleek ere. Eskerrik asko Zorione eta beste bat arte!