Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Innovamatekoak gure ikastolan grabatzen

2023/02/16

Pasa den ikasturtean jarri genuen martxan Innovamat Orioko Herri Ikastolan eta ordutik lankidentzan gabiltza. Innovamat matematikak era berritzaile batean lantzen dituen programa da.

 

Lehengo hilean Innovamateko arduradunak Orioko Herri Ikastolako irakasleek saioak nola ematen zituzten ikustera etorri ziren. Asko gustatu zitzaien gure irakasleen jarduna eta beraien zabalkuntzarako diseinatzen ari diren bideorako irudiak Orioko Herri Ikastolako irakasle eta ikasleekin osatzeko baimena eskatu zuten. Atzo izan zen grabaketa eguna: irakasleen testigantzak jasotzen aritu ziren eta klaseak ematen ere egin zituzten grabaketak. Gure ikasgelak kamara eta fokoez bete ziren.

LH 2. maila, 5. maila eta 6. mailako matematika saioak izan ziren grabatu zituztenak eta honez gain, behin saioa bukatuta, gela horietako irakasleei hainbat galdera ere luzatu ziztzaizkien, beraien materialetan testigantza horiek ere ager daitezen.