Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Pinturarekin esperimentatzen

2023/03/16

Gustura ibili ziren HH3ko txikiak kolore ezberdinetako esku tenperekin esperimentatzen.

Lurrean papel zuria zabaldu eta beraien eskuak pintzel moduan erabiliz gozatu ederra hartu zuten txikiek. Esperientzia berriak biziz eta koloreekin jolasean, haurrek irudimena eta sormena lantzen dituzte.
 

Esan gabe goa artista ederrak direla eta oso pozgarria dela beraien gorputzetatik mundu koloretsu bat sortzeko duten gaitasunaren lekuko izatea.