Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

What a great show!

2023/03/17

LH4ko ikasleek ingeleseko klaseetan prestatuko ikuskizun handia taularatu zuten atzo.

 

Urduri zeuden  LH4ko ikasleak. Hainbeste lan eta entseguren ondoren iritsi baitzen ingeleseko klaseetan prestatuko ikuskizun handia aurkezteko eguna. Urduritasunak baina, espektakulua hastearekin batera uxatu ziren. Denboran egindako lanak bere fruituak eman zituen eta bikain atera zen show-a. Musikariak, dantzariak, magoak eta pailazoak izan ziren protagonista. 

Goizean, LH1 eta LH2koei aurkeztu zien bereaien lana eta behin martxa hartuta, arratsaldean familiei aurkeztu zien. Gustura nabari ziren ikasleak gurasoen aurrean, baina baita gurasoak beraien seme-alabei begira ere! Zeine polita izaten den familiak Ikastolan ikustea!

Ingelesez lantzeko proiektu ederra izan dela adierazi dute ingeleseko irakasleek.