Azken asteotan gure ikastolako HH5eko ikasleak DBHko ikasleekin matematikak lantzen aritu dira zaharrenek prestatutalo material manipulatiboarekin.
Ez da ohikoa izaten HH eta DBHko etapak elkarrekin ikustea, hala ere, bakoitzak beretik ematen duenean sortzen denak elkartu egiten ditu eta elkarren artean sortzen diren harremanak goxoak, gertukoak, zainduak…izaten dira.
DBHko irakasleek, matematika manipulatiboan aritzeko jolasak pentsatu eta diseinura eramatea proposatu zien ikasleei. Hauek jarritako erronkari heldu eta egokiak izan zitezkeen jolasak pentsatu eta diseinatu ostean, errealitatera ekarrri eta egindakoa frogan jartzeko aukera izan dute HH5eko ikasleekin.
Pare bat goizetan aritu dira elkarrekin jolasten eta esperientzia ederra izan dela adierazi dute alde bateko zein besteko ikasle eta irakasleek.
Zein ederra den jolastuz ikastea eta komunitateko bi etapak horrela elkartuta ikustea!