Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

ORIO GARA!

Orio gara

Orioko Herri Ikastolan ikasleek konfiantza sentitzen dute beren buruarengan, besteengan eta inguruarengan. Horrek, zailtasunak kudeatu eta beren gaitasun guztiak garatzea ahalbidetzen du.

Gure eraikin berrituak baldintza guztiak eskaintzen dizkigu eguneroko jarduna haur bakoitzaren erritmo eta interesetara egokitzeko.

Irakasle talde iraunkorra dugu eta, horri esker, Orioko Herri Ikastolan zure haurra hurbiletik jarraitzen dugu 16 urte egin arte.

  • konfiantzaren pedagogia

    KONFIANTZAREN PEDAGOGIA

  • konfiantzaren pedagogia

    EUSKARATIK EUSKARAZ

  • konfiantzaren pedagogia

    IRAKASLE TALDE FINKOA

  • konfiantzaren pedagogia

    ERAIKIN BERRITUA

Albisteak

2024-10-18

Bisitetan, ikasleek eskolako jazarpen-egoerak identifikatzeko eta prebenitzeko esperientziak eta ezagutzak partekatu zituzten, eta errespetua eta enpatia sustatu zituzten txikienengan.

2024-10-18

*Zubi lana: Informazioa transmititzea zuzendaritza/artezkaritza-taldearen eta familien artean bi norantzatan

2024-10-18

Izeba (Itziar) oriotarra den arren Edimburgon bizi da eta bertako ohitura eta bitxikeriak kontatu zizkien. Ness lakuan bizi den munstroaz ere hitz egin zien...Haurrek gustura entzun zituzten berak kontatuko istorioak!

Orioko Herri Ikastola ezagutu nahi duzu?

Urte osoan zehar gure proiektua ezagutzera etorri nahi duten familiekin batzartzen gara. Horretarako bidali zure izena eta telefono zenbakia eta guk deituko dizugu.

Jarri gurekin harremanetan