Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Denok bat!

2022/11/03

LH3n DENOK BAT proiektua lantzen ari dira eta horren harira, hainbat gurasoren bisitak izan dituzte.

Orioko Ikastolako LH3ko ikasleak kultura desberdinen ezaugarriak, antzekotasunak eta desberdintasunak lantzen ari dira. Eta horretarako zer hoberik gelako jatorri desberdinetako gurasoen bisitak jasotzea baino? Bakoitza, bere jatorriaz eta kulturaz aritu da ikasleekin eta hainbat kontu interesgarri kontatu dizkietela aitortu dute ikasleek.

Bide batez, ikastolako komunitatea osatzen dugunon arteko elkarlana eta familien parte hartzea sustatzeko aukera izan dugu.

Denok bat, denok hobe!