Badatoz neguko oporrak eta haurrak Olentzero eta Mari Domingiren abestiak abestu eta abestu dabiltza poz-pozik. Ilusioa nabaritzen da beraien aurpegietan eta ilusio hori besteekin partekatzera atera dira gaurkoan.
HH4koak herriko haurreskolara joan dira abestera eta bertan gustura egon dira beraien lehenagoko hezitzaileei eta beraietako batzuen senitarteko txikiei abesten.
HH5ekoak berriz, eguneko zentrora joan dira eta bertako aiton-amonen aurpegiak ere irribarrez jantzi dituzte.