Zenbat maite ditugun gure aiton-amonak!
Zenbat maite ditugun gure aiton-amonak. Egunero hainbat eta hainbat etortzen dira ikastolara eta haurrak poz-pozik joaten dira beraien etxeetara otordu goxo-goxoak jan eta beraiekin momentu ahaztezinez gozatzera.
Eta oraingo honetan ere momentu ahaztezin horietako bat bizitzeko aukera izan dugu. Gabonetako abestiak abestera etorri dira beraien bilobatxoengana eta a ze nolako emozioa! Ikusi besterik ez zegoen umeen aurpegietan zegoen irribarrea eta ilusioa. Zein harro sentitu diren, beraiek hainbeste maite dituztenak gure artean abesten ikustean.