Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Sahararako janari bilketa

2023/02/10

Urteak daramatzagu herriko Saharako kideekin batera, janari bilketa antolatzen eta aurten Ikastolak urtero hartutako konpromezua eskertzeko kuadro bat oparitu digute herriko Saharako kideek. Mila esker!

Urtero moduan, LH6ko ikasleek hartu dute ekimen honen ardura nagusia eta behin bertako egoeraz ederki informatu ostean, gelaz gela pasatu dira gainerako ikasleei Saharako egoeraren berri eman eta janari bilketarako hainbat ohar ematera.

Janari bilketa honetan, honako elikagai hauek eskatzen dira: hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, pasta, arroza, azukrea, lekaleak eta konpresak.

Gaurtik hasi eta hurrengo ostiralerarteko epea jarri dugu Ikastolan. Ekimen honetan parte hartu nahi duzuenok, zuen seme alabekin bidali ditzazkezue edo eta geletara urreratuta.

Shara