Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Hizkuntzen koloreekin jolasten

2023/03/17

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearekin (UEMA) elkarlanean hainbat ekintza egin ditugu asteotan Orioko Herri Ikastolan.

Ekintza horiek, gure komunitate osoa bildu dute, irakasle, ikasle zein familiak.

 

Hasiera batean, UEMAko dinamizatzaileak HH eta LH etapetako irakasleekin saio bat egin zuen, Orioko euskararen berri eman eta Ikastolan landu daitezkeen unitate didaktikoak azalduz.

Gaur berriz, LH2ko ikasle eta familiekin "Ispiluari begira" dinamika egin du. Hasiera batean, ikasleekin etxean, parkean eta Ikastolan entzuten eta erabiltzen dituzten hizkuntzen inguruko hausnarketa egin dute koloreen laguntzaz. Ondoren, familiak Ikastolara etorri dira eta euren seme-alabek/bilobek ateratako ondorioen berri eman die, horretarako prestatutako muralen bidez. Saio bukaeran, seme- alabak/bilobak parez pare jarri eta etxeko hizkuntza-ohituren inguruan aritu dira. Euskarak leku gehiago izan dezakeen eremuak identifikatu dituzte eta hauek aurrera eramateko konpromisoak hartu.

Komunitate osoak parte hartu duen lanketa ederra izan da honakoa.

Hizkuntza guztiak errespetatuz, euskaraz bizi nahi dugu!