Erasmus + Programarekin irakasleak Portugalen eta Finlandian
Non izan zarete?
I: Portugalera joan gara Aurora, Maider eta ni (Iñaki). Lisboa eta Oporto tartean dagoen Montemor O Velho herriko hiru ikastetxe bisitatzen izan gara. Nagusiki hiru helburu genituen joan aurretik. Lehena eta garrantzitsuena, aniztasunari zer nolako trataera ematen zioten ikustea, ikasketa gaitasunei dagokionez; ondoren, egoera zaurgarrian dauden ikasleak nola tratatzen dituzten ikustea; eta azkenik, generoaren ikuspegitik patioen kudeaketa nola egiten duten behatzea.