Batzarrean aho batez onartu ziren kontuak
Atzo, abenduaren 16an, egin zen Orioko Herri Ikastolako ohiko Batzar Nagusia. Bertan urteko datu ekonomikoak aurkeztu eta aho batez onartu zituzten bertaratutako 57 bazkideek. Zehatzago izateko, 2020ko urtarriletik abuztua bitarteko kontuan onartu ziren. 8 hilabete horietan trantsizio-ekitaldi bat egin da, aurrerantzean kontuak ere ikasturteka egiteko. Izan ere, bai diru-laguntzak baita plangintza orokorrak ere ikasturteka egiten dira eta, beraz, eramangarriagoa da kontuak ere ikasturteka egitea.