Orioko irisgarritasuna hobetzeko lanean
Udalak finantzatzen duen kanpainaren baitan, Orioko Herri Ikastolan LH6 eta DBH2 mailetan kirol egokituaren sentsibilizazio jarduerak egiten ari dira, gorputz hezkuntzako saioetan. Bi orduko saio horiek gidatzeko, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko kide bat gugana hurbildu da.