Orioko Herri Ikastolan ikasleek konfiantza sentitzen dute beren buruarengan, besteengan eta inguruarengan. Horrek, zailtasunak kudeatu eta beren gaitasun guztiak garatzea ahalbidetzen du.
Gure eraikin berrituak baldintza guztiak eskaintzen dizkigu eguneroko jarduna haur bakoitzaren erritmo eta interesetara egokitzeko.
Irakasle talde iraunkorra dugu eta, horri esker, Orioko Herri Ikastolan zure haurra hurbiletik jarraitzen dugu 16 urte egin arte.