Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Albisteak

Jakin ezazu gure ikastolarentzat interesgarria zer den!

HH5eko ikasleak Donostian Euskal Herriko Unibertsitatean izan dira, etorkizuneko irakasleekin ingeles eta psikomotrizitate saioak burutzen. Ondoren, eguraldia lagun, hondartzara joan dira jolastera. Ederki ibili dira!

Lurrean papel zuria zabaldu eta beraien eskuak pintzel moduan erabiliz gozatu ederra hartu zuten txikiek. Esperientzia berriak biziz eta koloreekin jolasean, haurrek irudimena eta sormena lantzen dituzte.
 

HHn, gure inguruko emakumeak

Uhaitz, Joseba eta Mikelen amatxok zigala, antxoa, barbariña eta itsasoko jaki ezberdinak ekarri dizkigu ikastolara eta berauen ezaugarri ezberdinak azaldu dizkigu.

Orioko Herri Ikastolako DBH4ko ikasleak bere Ikastolako ibilbidearen amaieran daude eta ikasle bakoitzari bide berri bat aukeratzeko garaia iritsi zaio.

Leihoetatik elurra mara-mara ari zuela ikusita zaila izan zen ikasleak geletan erne mantentzea eta noski, gure herrian ezohikoa den egoera honean aurrean kalera atera ziren elurraz gozatzera.

Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko albisteak eguneroko dira, eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko bide luze bat du aurretik gure gizarteak.