Haur Hezkuntzan, txikienak etxekoengandik pixkanaka askatu eta laguntxoekin batera inguruko txoko ezberdinak esploratzen ari dira.
Albisteak
Jakin ezazu gure ikastolarentzat interesgarria zer den!
GPSren helburua ikasleen barne sendotasuna lantzea da. Bere burua ezagutu, emozioen kudeaketarako erremintak garatu eta egoera zailei erresilientziaz erantzuten ikastea.
Eskerrik asko, beste urte betez, auzolanera etorri zareten guztioi.
Denona da eta denon artean egiten baitugu Ikastola!
Ikastolako txikienen familiei asteartean eman zieten ongi etorria bi irakasleek, HHko zuzendariak eta artezkaritzako 3 kidek. Familiekin lehen hitzak trukatuta, orain txikiak iristeko zain gaude.
LH6koak Cooking-en ibili dira buru belarri. Eta azkenean, kurtsoarekin batera amaitu dituzte haien errezetak! Zartagin, labe eta mantalak martxan jarri dituzte, ondoren dena txukun-txukun utzi dute.
Batzarrean, artezkaritza kontseilukide berriak aukeratu ziren. Itziar Barrenetxea, Maider Lopetegi, Iñaki Zaldua eta Olatz Elustondo izan ziren aukeratuak.
Horregatik, mugikor eta gailu digital zaharren bilketa abiatu dugu. Bildutakoa Alboan-ek trukatu eta diru-laguntza hori Kongora bidaliko du, hainbat proiektu bideratu ahal izateko. Lagunduko diguzue honetan?
Pagination
- Previous page
- 31 orria
- Next page