Skip to main content
Elia irudiaItzulpen automatikoa

Albisteak

Jakin ezazu gure ikastolarentzat interesgarria zer den!

HH5eko ikasleak Donostian Euskal Herriko Unibertsitatean izan dira, etorkizuneko irakasleekin ingeles eta psikomotrizitate saioak burutzen. Ondoren, eguraldia lagun, hondartzara joan dira jolastera. Ederki ibili dira!

Lurrean papel zuria zabaldu eta beraien eskuak pintzel moduan erabiliz gozatu ederra hartu zuten txikiek. Esperientzia berriak biziz eta koloreekin jolasean, haurrek irudimena eta sormena lantzen dituzte.