Azaroaren 20tik abenduaren 4ra Euskaraldiaren bigarren edizioa izango da. Milaka belarriprest eta ahobizik, 15 egunez, eguneroko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa soziala egingo dugu.
Orioko Herri Ikastolak, entitate bezala, Euskaraldian parte hartzeko konpromisoa hartu du eta, zuek ere, Ikastolako kide gisa parte hartzera animatu nahi zaituztegu guztion artean euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egin dezagun