Orioko Herri Ikastola
Abian dira eguerdietako eskolaz kanpoko ekintzak ere
Modu honetan, ikastolak, kirolaz gain, bestelako eskaintzak ere eskura jartzen dizkie interesa duten LHko ikasleei.
Inklusioa lantzeko, Europara
Hasteko, zorionak eman behar dizkiogu Orioko Herri Ikastola Erasmus+ programan sartzea lortu duen irakasle-taldeari.
Orioko irisgarritasuna hobetzeko lanean
Udalak finantzatzen duen kanpainaren baitan, Orioko Herri Ikastolan LH6 eta DBH2 mailetan kirol egokituaren sentsibilizazio jarduerak egiten ari dira, gorputz hezkuntzako saioetan. Bi orduko saio horiek gidatzeko, Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioko kide bat gugana hurbildu da.
DBH4ko ikasleak Baionan
Goiz borobila pasa dute Orioko Ikastolako DBH4ko ikasle eta irakasleek Baionan. Helburu bikoitzeko irteera izan da; alde batetik, Seaskako Bernart Etxepare lizeoko ikasleen errealitatea bertatik bertara ezagutu dute eta, bestetik, DBHko lau urteetan ikasitako frantsesa praktikatzeko aukera izan dute Baionako kale eta komertzioetan.
Brebeta eta baxoa euskaraz
Zaindu dezagun elikadura!
LH6. mailako jangelako ikasleak arduratu dira LH5koei eta LH4koei elikadurari buruz azalpenak eman eta dinamikak proposatzeaz.
Nerabezaroan indarkeria sexista prebenitzen
Gazteen Euskal Behatokiak antolatuta, Orion aski ezaguna den Eider Goiburuk 10 orduko ikastaroa eskaini du "Gazteekin indarkeria sexista prebenitzeko estrategiak hezkuntza formalean eta ez formalean" izenburupean, Donostian. 14 irakaslek osatutako lan-taldea sortu da eta tartean izan dira Orioko Herri Ikastolako DBHko hiru irakasle.
Zientzia bada emakumeen kontua
Ana Visok eman dizkigu beraien jarduerari buruzko xehetasunak.
Larunbatean ate irekiak. Bazatoz?
2022-2023 ikasturteko matrikulazio-epea zabaldu aurretik,
Mari Domingiren bisita Orioko Herri Ikastolako HH eta LHko ikasleei
Eguberrietako oporrak hartu aurretik, Orioko Herri Ikastolako HH eta LHko 1. zikloko ikasleek Mari Domingiren bisita jaso dute. Bisitak urduritasuna eta poza sortu du ikasleen artean.
Pagination
- Previous page
- 6 orria
- Next page