Herri txiki altxor handi
Gure kulturak eta hizkuntzak mendeetan zehar bizirik nola iraun duten ezagutzea, beste komunitate bat ezagutu eta munduko hizkuntzen egoera aztertzea eta beste hainbat helburu biltzen ditu proiektu honek.
Gure kulturak eta hizkuntzak mendeetan zehar bizirik nola iraun duten ezagutzea, beste komunitate bat ezagutu eta munduko hizkuntzen egoera aztertzea eta beste hainbat helburu biltzen ditu proiektu honek.
Pelikulan ordea, herrialde batetik bestera igarotzeko garraiobide desberdinak hartzen dituzte eta horri lotuta, garai bateko trenak ikusteko aukera paregabea izan dute gaur Azpeitiako tren museoan.
Oso ondo pasa dute! Eguraldiak gehiegi lagundu ez badie ere, Azpeitiko frontoian bazkaldu eta parke estalian ibili baitira jolasean.
Ikuskizun ederra eta originala eskaini zieten. Konfinamenduan lau pisukideek etxeko tresna ugari erabiliz perkusio bidez sortutako soinu eta erritmo zoragarriak entzun eta ikusi zituzten.
Kontu kontari ibili dira zenbat lan izaten duten urte sasoi honetan Olentzero eta biak. Naporekin etorri dela eta kotxeekin beldurtu denez, tren geltoki azpian utzi behar izan duela ere kontatu die.
Zenbat maite ditugun gure aiton-amonak. Egunero hainbat eta hainbat etortzen dira ikastolara eta haurrak poz-pozik joaten dira beraien etxeetara otordu goxo-goxoak jan eta beraiekin momentu ahaztezinez gozatzera.
Eta oraingo honetan ere momentu ahaztezin horietako bat bizitzeko aukera izan dugu. Gabonetako abestiak abestera etorri dira beraien bilobatxoengana eta a ze nolako emozioa! Ikusi besterik ez zegoen umeen aurpegietan zegoen irribarrea eta ilusioa. Zein harro sentitu diren, beraiek hainbeste maite dituztenak gure artean abesten ikustean.
LH4ko ikasleek Maroko, Brasil, Katalunia, Espainia, Frantzia, Argentina, Senegal, Extremadura, Ukraina eta Mongoliako jantzi, jaki, txanpon eta bestelako informazioarekin
Zenbat belaunaldik egingo ote zenuten gurean klasikoa den antzerki hau!?
HH4koak herriko haurreskolara joan dira abestera eta bertan gustura egon dira beraien lehenagoko hezitzaileei eta beraietako batzuen senitarteko txikiei abesten.
HH5ekoak berriz, eguneko zentrora joan dira eta bertako aiton-amonen aurpegiak ere irribarrez jantzi dituzte.
Adar batean krispetak itsatsi dituzte silikona pistolak erabilita elur itxura egite aldera, papiroflexia teknika erabilita izarrak egin dituzte eta zintzilikario bereziak sortu dituzte josteko makina erabilita.
Teknika berri eta desberdinak landu dituzte urtea ondo bukatzeko.
Ea etxeak apaintzeko ere teknika hauek erabiltzera animatzen diren!
Lehen ebaluaketa honetan, gaztelaniako arloan, ikasleek ipuinak landu dituzte: ipuin tradizionalen jatorria, egitura, ezaugarriak eta hauen eraldaketa teknikak ikasi dituzte. Modu berean, irakurketa ozena lantzeko astia ere izan dute.